ENPRESA OSASUNTSUAREN EREDUA TALENTUAREN ERAKARPEN ETA ATXIKIPENERAKO
PROIEKTUAREN MARKO TEORIKOA:
“Gipuzkoako enpresa osasungarriaren sustapena talentua erakartzeko eta atxikitzeko mekanismo gisa” proiektua Enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzeko beken 2019ko deialdiaren barruan kokatzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiak emanda, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Eremuko Departamuentuak.
Proiektuaren helburua da Gipuzkoako enpresetan talentuaren erakarpena eta atxikipena sustatzea Enpresa Osasungrriaren ereduaren bitartez Gipuzkoako enpresetan.
Enpresa Osasungarriaren ereduaren ezarpenak onura asko sortzen ditu eta estrategia bat da enpresan talentua erakartzeko eta mantentzeko. Proiektuaren emaitzak, zalantzarik gabe, ondorio onak izango ditu erakunde osoarentzat.
Entitate onuradunak:
(Michaels, Handfield-Jones y Axelrod, 2001)
(Prieto, 2013)
Gipuzkoak ezagutzan oinarritutako ekonomiaduna, lehiakorra eta dinamikoa den gizarte batean bihurtzeko jomuga du. Gizarte bat non pertsonak etorkizunaren gakoa diren, haien ezagutza, jarrera eta trebetasunekin. Ezagutza hori aktibo sozial gisa jokatzen du agente ezberdinen artean partekatzeko baldintza eta bideak dituelarik. Eta horrela, ideia ezberdinen eta aurrerapen ekonomikoa eta soziala moldatuko duten irtenbideen garapena emango da.
Proiektuaren oinarrian ezagutu nahi dugu zuzenean zein den Gipuzkoako enpresetan “enpresa osasungarrien” maila, eta baita bertako lan-taldeen asebetetze maila ere. Hauek talentua sustatzeko eta mantentzeko mekanismoak izanda.
Plantilla osasuntsu bat enpresen aktibo garrantzitsuena da. Lan-ingurune osasungarriaren kontzeptua azken urteetan garapena izan du. Lehen ingurune fisikora mugatzen zen kontzeptua, arrisku fisikoak, higienikoak eta ergonomikoak bakarrik kontuan hartzen. Gaur egungo ikuspegian, osasun ohiturak (bizitza estiloa) ere kontuan hartzen da, baita ingurune psikosoziala ere (lan antolakuntza eta erakundearen kultura, adibidez).
Lanpostuan aitortuak sentitzen diren eta asebetetze maila altua duten langileek nekez joan nahiko dute beste enpresa batera; eta horrela, talentua mantentzea errezago izango da.
Enpresa osasungarrien eredua kudeaketa-tresna oso ahaltsua da, osasuna, segurtasuna eta ongizatea zaintzeko, eta beraz, modu egituratu batean lan-giroa mantentzeko.
Laneko Segurtasun eta Higienearen Erakunde Nazionalak (INSHT) interesa du aitortzeko enpresek duten lana bertako osasunean eta ongizatean hobekuntza lortzeko. Baita kultura osasuntsua eta esperientzien partekatzea sustatzeko ere. “Enpresa osasungarriak” proiektuak interes horri erantzuten dio.
“Enpresa osasungarria” izatea zera esan nahi du (lan-arriskuen prebentzio legea betetzeaz gain):
- Langileen osasuna kudeatzea ikuspuntu holistiko eta integratu batetik.
- Osasuna kontuan hartzea enpresaren politika guztietan.
Irizten dugu enpresa osasungarri batean lan egitea lotuta dagoela talentuaren atxikipena eta engagementarekin. Malachoswkiren datuak eta TMI kontsultoriaren inkesta aintzat hartuta kalkulatzen da langileen %80 ez dela lanean inplikatuta sentitzen eta erakundearen arrakasta eta porrotekin ez duela interesik.
Gainera, talentuaren atxikipenari buruz hitz egiteko orduan garrantzitsua da komentatzea erakunde-konpromisoa, hau da, zein mailatan sentitzen den langile bat identifikatuta bere enpresarekin eta haren helburuekin eta zein mailatan nahi duen enpresarekin harremana mantentzea. Beraz, lanean inplikatzeak esan nahi du lan batekin konprometitzea eta identifikatzea; erakunde-konpromisoa langilearen erakundearekiko identifikazioa den bezala.
Gaur egun, adostasuna dago esatean erakunde-konpromisoa konstruktu multidimentsionala dela, hau da, konpromisoa mota asko daude independenteak direnak eta pertsona batek konpromiso mota bat edo beste garatu dezake.
Eredu dimentsioaniztunen artean ezaguna da Meyer eta Allen-ena (1991). Hauek konpromisoa hiru osagaietan banatzen dute:
- Konpromiso afektiboa: pertsonalaren atxikimendu emozionala enpresarekiko, langileen beharren eta itxaropenen asebetetzearen ondorioz lortutakoa.
- Jarraipen konpromisoa: enpresan igarotako denbora eta egindako ahaleginen ondoriozkoa (enpresatik joatean galtzen da).
- Konpromiso arauemailea: eginkizun morala edo enpresarekiko esker ona bertatik jasotako onurengatik. Langileak sentitzen du elkarrekiko erantzuna eman behar duela jasotako tratu onarengatik, lan-hobekuntzengatik…
Ondorioz, esan daiteke, erakunde osasungarri batek, berau osatzen duten pertsona guztiez arduratzen denak, lortuko duela pertenentzia eta atxikipendu sentimendua duen lan-talde bat, beste enpresak baino talentu erakarpen handiagoarekin.
Proiektuaren helburu nagusia honakoa da: Gipuzkoako enpresetan talentuaren erakarpena eta mantenua, enpresa osasungarriaren ereduak azaltzen duen giza-faktoreen hobekuntza bidez.
Helburu nagusi horretatik honako helburu zehatzak eratortzen dira:
- Enpresa osasuntsuaren ereduari eta Talentuaren kontzeptuari buruzko bibliografia bildu.
- Diagnostiko bat landu Gipuzkoako enpresen lagin baten gaur egungo egoera neurtzeko.
- Egoerari buruzko informe bat egin.
- Neurtu zer eragina duen erakunde osasungarriaren ereduak talentuaren erakarpen eta mantentzean.
- Enpresa Osasungarrien eredua sustatu talentuaren erakarpen eta atxikimendu tresna bezala Gipuzkoako enpresetan.
Proiektu honek balorizazio sozial eta lurraldekoa ekarri du, enpresetan talentuaren mantenua eta erakarpena lagunduz (enpresa osasungarriaren ereduaren bidez).
Lurraldeko enpresen plantillen egoera aurkezten duen informea sortu da. Bildu da ere giza-baliabideen lan-taldeek Talentuarekiko duten pertzepzioa.
Diagnostikoetan barne hartu dira erakunde bat osatzen duten pertsona guztiak eta modu horretan talentuaren erakarpen eta mantentzearen prozesuen oinarritzat hartu dira.
Epe erdi-luze batera, hau dena, enpresetan talentuaren erakarpen eta mantenuan hobekuntza ekarriko du. Izan ere, pertsona zoriontsuek ingurune zoriontsuetan, balio gehigarri bat ematen diete erakundeei eta erakundeak erakargarri bihurtzen dituzte talentuzko pertsonentzat.
Luxenburgoko aitortza (1. eranskina) da adostasun-dokumentu bat Laneko Osasunaren Sustapenerako Europar Sareak (ENWHP) landutakoa 1997an. Bertan, ekiteko oinarrizko printzipioak eta langileen osasunaren kudeaketarako erreferentzia markoa zehazten dira.
“Langile Osasuntsuak Enpresa Osasungarrietan” da ENWHPko goiburua. Osasuna eta segurtasunaren erakunde nazionalek osatutako sareak eta osasun-erakunde publikoek osatzen dute. Denak erakundeetan osasungarriak diren praktikak garatzeko konpromisoarekin eta modu aktiboan Europako garapen ekonomikoan eta sozialean laguntzen
Hala nahi duten Europako erakundeek aitorpen honi atxiki ahal dira erakunde osasungarria lortzeko prozesuan.
Enpresa osasungarriak onura asko dakartza, adibidez:
Langileen osasunaren eta segurtasunaren hobekuntza:
Eredu honi jarraitzen dioten enpresek osasuna lehenesten dute ikuspuntu global batetik. Horrela, arrisku fisiko eta psikosozialak saihestu edo aurreikusten dira eta ohitura osasungarriak sustatzen dira, erakunde klima optimoan.
Langileen inplikazioaren eta motibazioaren hobekuntza:
Enpresa osasungarriaren eredua hautatzen duen enpresaren plantilla zainduta eta aitortua sentitzen da bertan. Parte-hartze aktiboaren pertzepzioa handitzen da, proiektuetan eta baita haien emaitzetan. Gainera, Talentuaren mantenuan laguntzen du eta langileak enpresaren parte izateaz harro sentitzea dakar.
Ezbeharren murrizketa:
Lan-ingurune osasuntsu eta seguruek murrizten ditu ustekabeak, gaixotasun profesionalak edo lanarekin lotutakoak eta langileen edota bezeroen arteko gatazkak.
Emankortasunaren hobekuntza:
Langileen inplikazioaren eta motibazioaren handiagotzeak erakundearen bideragarritasuna berrezarri edo indartu egiten du, emaitzetan eragina ikusten da eta enpresaren baliabideak efizienteki erabiltzen dira.
Erakundearen irudiaren hobekuntza
Enpresa osasungarriaren ereduaren aplikazioak erakundearen irudi korporatiboa hobetuko du, enpresak plantillari, bezeroei eta beste enpresei eskaintzen dien irudiaren bidez. Erakundea eredu izan daiteke bere sektorean edo gizartean iraunkortasuna ere landuz eta horrela, profesionalentzat erakargarri izaten.
Talentua modu eraginkorragoan erakartzea eta mantentzea
Gai honetan adituak diren askok diote talentuarekiko atxikipena langile bilketan hasten dela, erakunderako bereziki baliotsuak diruditen langile berriak antzematen. Horregatik pentsatzen dugu erakarpena eta mantenua lotuta daudela, mantendu ahal izateko, aurretik erakarri behar baita.
Hala ere, “talentua” hitza komuna izan arren, kontzeptua saiheskorra da oraindik, ez du sustantzia eta espezifikotasunik. Hori izan daiteke pertsona askok estrategia hau aplikatzeko arazak ikustea. Mc. Kinsey-k dio talentua dela pertsonen gaitasunen, ezagutzaren, esperientziaren, adimenaren, zentzutasunaren, jarreraren, izaeraren eta ikasteko, hezitzeko eta garatzeko gaitasunaren batura. Beti ere, batura hau izanik beste pertsonen gainetikoa.
Talentuak dakartzan emaitzak lotuta daude jokabide- eta pentsamendu-eredu errepikatuekin. Bestalde, ezagutza eta gaitasunaren ondorioz, jokabide ikasia dator, hau da, prozesaketa kognitibo aktiboagoa behar duten ekintzak. Enpresek asko ematen dute talentua garatzeko zuzendari izateko boterea adierazten duten pertsonetan, baino pertsona bat besteetatik bereizgarri egiten duen faktorea pertsona horren berezko talentua, ez ikasia.
Talentuzko pertsonak honelakoak dira: ez konformistak, egonezinak, erronkak bilatzen dituzte, haien bizitza zuzentzen dute irmoki, merkatua ezagutzen dute, etorkizun-sena dute. Horregatik guztiagatik, enpresek estrategiak garatzen dituzte pertsona horiek mantentzeko eta lehiakide diren erakundeetara ez joateko.
Frogatu egin da ekintza konkretu batzuk badaudela enpresek talentua mantentzeko:
- Ahalmena edo boterea identifikatu (ezin da talentua mantendu ez badakigu zeinek duen hori garatzeko ahalmena).
- Gaitasun zehatzak garatzeko programetan parte hartzea.
- Ordainsari hobeak.
- Negoziorako gakoak diren proiektuetan lider izatea.
- Langileak erakundearen parte sentitzea helburua duten ekintza batzuk sortzea.
- Erakundearen plantillaren osasunaren ardura izan.
- Familia-kontziliazioa lagundu.
- Erakunde barruan ekintza osasungarriak sustatu.